Burdinbidearen Euskal Museoa martxan da berriro, Gabonetako oporrak bukatuta

Mailo Oiarzabal 2022ko urt. 7a, 10:52
Burdinbidearen Euskal Museoko eraikin nagusia, gauez. (Euskal Burnibidearen Museoaren Lagunak)

Gaur ireki ditu ateak, ohiko ordutegiarekin. Lurrun trenen bidaien denboraldia, aldiz, udaberrian berreskuratuko dute.

Gabonetako oporraldian itxita egon ondoren, gaur ireki ditu berriro ateak Burdinbidearen Euskal Museoak.

Gaurtik aurrera, beraz, ohiko ordutegian bisitatu ahalko da museoa: asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era, eta igandeetan eta jaiegunetan (astelehenetan ezik) 10:30etik 14:00etara.

Lurrun trenen irteerak, aldiz, udaberrian berreskuratuko dituzte museoan, ohi dutenez.