Herritarrek ilusioz hartu dituzte Errege Magoak Azpeitian

Maialen Etxaniz eta Urtzi Oteiza 2022ko urt. 6a, 10:30

Errege eguna da gaur, eta zenbait etxetan dagoeneko zabalduko zituzten Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek utzitako opariak. Atzo arratsaldean iritsi ziren Azpeitira, eta ilusioz hartu zituzten haurrek zein helduek. COVID-19aren pandemiak bigarren urtez jarraian Errege Magoen ohiko desfilea baldintzatu du, eta hiru erregeek txu-txu trenean igaro zituzten herriko bazterrak.

Sanjuandegin hasi zuten ibilbidea ohi bezala, eta ordurako jende ugari zuten han zain. Bertan elkartutakoak agurtu ostean, geldialdirik egin gabe eta trenetik jaitsi gabe, Azpeitiko dozenaka txokotatik igaro ziren.

Betiko desfilerik egin ez arren, herriko haurrek betiko ilusioarekin hartu zuten Meltxorren, Gasparren eta Baltasarren bisita.