Bertan merkatarien elkarteak zozkatu ditu Errege Magoen zozketako hiru sariak

Anartz Izagirre 2022ko urt. 6a, 09:46
Bertanen Errege Magoen zozketako zenbaki saridunak.

15.724, 41.606 eta 41.827 izan dira zenbaki saridunak, eta txartel horien jabeek urtarrilaren 31 baino lehen harremanetan jarri beharko dute Azpeitiko Udalarekin edo Bertanekin.

Azpeitiko Bertan merkatarien elkarteak egin du dagoeneko Errege Magoen zozketa, eta hiru zenbaki saridun jakinarazi dituzte: 15.724, 41.606 eta 41.827. Maitane estetika zentroan, Valverde drogerian eta Bossi moda dendan banatu dituzte hurrenez hurren zenbaki horiek. Bestalde, ordezko zenbakiak zeintzuk diren ere esan dute: 15.608, 41.727 eta 41.824. Dendetan gastatzeko 500 euroko bonu bana jasoko dute irabazleek.

Hiru zenbaki horien jabeek urtarrilaren 31 baino lehen jarri beharko dute harremanetan Azpeitiko Udalarekin edo Bertanekin sariak jasotzeko.