Azpeitiarren doinuak

Patxi Olaizolaren euskal kanta gogokoenak

Uztarria.eus 2022ko urt. 12a, 09:50

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasotzen ari da Uztarria. Hau da Patxi Olaizola tabernariak osatu duen zerrenda.

  • Zure begiek (Mikel Markez)

"Barruraino sartzen den abesti horietako bat da. Oroitzapen batzuk ekartzen dizkit gogora".

  • 564 (Hertzainak)

"Euskal presoen eskubideak defendatzen dituen abestia da. Zer pentsatua ematen duela uste dut".

  • Los Zopilotes Txirriaos (Siete Mares)

"Abesti hau asko jartzen dut tabernan. Euskal presoen gaia jorratzen du honek ere, eta barruraino iristen zait. Asko gustatzen zait kantua".

  • Izarren hautsa (Mikel Laboa)

"Negarra eragiten didan abesti bat da hau".

  • Bultzada (Brigade Loco)

"Realak jokatzen duenean, partidaren hasieran eta amaieran abesti hau jartzen dut tabernan. Dezente jartzen dut kantu hau, Realak jokatzen duen bakoitzean. Beno, partidaren hasieran beti jartzen dut, baina galtzen badu, amaieran ez [barreak]".