Badator urteko aurreneko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko urt. 5a, 16:15

Urte berriarekin batera dator GUKA magazinaren atal berria. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Urrestillako Gabon eskeko ohituren inguruko erreportajea eta Imanol Aleson azkoitiarrari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko hirugarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Uztarria.eus-en. Besteak beste, Imanol Aleson mendi korrikalari azkoitiarrari egindako elkarrizketa, Urrestillako Gabon eskeari buruzko erreportajea, Urrutira joan gabe atalean Orioko Itxaspera egindako ibilaldia eta Beizamako lehen sektoreaz egindako erreportajea izango dira ikusgai ostiraleko saioan. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA magazina. Honako hau 2022ko urtarrileko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.