'Fantasia' dokumentala ikusi ahal izango da igandean eta astelehenean Soreasun

Igandeko emanaldia 19:30ean izango da, eta astelehenekoa, ikusleen egunekoa, 21:00etan. Aitor Merino zinemagileak egindakoa da ikus-entzunezkoa.

Aitor Merino zinemagilearen Fantasia dokumentala ikusteko aukera izango da igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandeko emanaldia 19:30ean izango da, eta astelehenekoa, ikusleen egunekoa, 21:00etan. Bi saioetarako sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke.

Fantasia dokumentalak Merinoren familiak Mediterraneoan barrena egindako itsas bidaia bateko intimitatea jasotzen du, eta besteak beste, zahartzaroaz, familiaz eta memoriaz hausnartzen du senideekin.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide