Antiguoko, Beti Ona, Comillas eta Baskauri sailkatu dira ekaineko Azpeitia Cup txapelketara

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2022ko urt. 5a, 12:07

Guztira, 36 talde aritu dira nor baino nor ekainean jokatuko den Azpeitia Cup txapelketara sailkatzeko lehian. Atzo arratsaldean jokatu zituzten azken partidak, eta sailkatutako lau klubek diplomak jaso dituzten txapelketaren antolatzaileen eskutik. Maila handiko taldeek jokatuko dute ekainean 2022ko Azpeitia Cup txapelketa.

Bi urteren ostean, bueltan da Azpeitia Cup futbol txapelketa, eta azken egunotan sariketaren sailkapen fasea jokatu dute Garmendipeko futbol zelaietan. Guztira, 36 talde aritu dira nor baino nor ekainean jokatuko den Azpeitia Cup txapelketara sailkatzeko lehian. Atzo jokatu zituzten azken partidak, eta dagoeneko erabakita dago zein lau taldek jokatuko duten ekaineko txapelketa, Euskal Herriko eta Espainiako talde handienekin batera.

Hain zuzen, Antiguoko, Beti Ona, Comillas eta Baskauri taldeak sailkatu dira ekaineko Azpeitia Cup txapelketa nagusira. Talde horietako jokalariek eta entrenatzaileek atzo jaso zituzten dominak eta diplomak Azpeitia Cup txapelketaren antolatzaileek eskutik. Gipuzkoako, Bizkaiko, Kantabriako zein Errioxako taldeak aritu dira txapelketaren aurretiazko fasean, eta bertan izan dira, besteak beste, Lagun Onak, Anaitasuna, Zarautz, Antiguoko, Zumaiako, Vasconia eta Amaikak Bat klubak.

Antolatzaileek ekaineko txapelketaren prestaketa lanekin jarraituko dute orain, urtero bezala maila handiko taldeek parte hartuko baitute bertan.