Aurrera doaz Salbe auzuneko irisgarritasuna hobetzeko lanak

Julene Frantzesena 2022ko urt. 6a, 08:21
Salbe auzunean egiten ari diren lanak.

Azken asteetan zoladura berritzen, errepidea egokitzen, aparkaleku gehiago sortzen, ur estolderiak banatzen eta etxeen arteko argindar kableak lurperatzen ari dira Salbe auzuneko 7 eta 25 zenbakidun etxe atarien artean.

Salbe auzoko 7 eta 25 zenbakidun etxe atarien arteko eremua egokitzeko eta berritzeko lanak egiten ari da Azpeitiko Udala. Sasoi Eraikuntzak SL enpresa ari da obrak gauzatzen, eta udalak azaldu duenez, "martxa onean" doaz horiek. Lanek 347.608,71 euroko aurrekontua dute.

Salbe auzuneko eremu horri berrurbanizatzen ari da udala, besteak beste, herritarren mugikortasuna eta eremuaren irisgarritasun antolamendua hobetzeko eta gaur egungo arauetara egokitzeko. Azken asteetan zoladura berritzen, errepidea egokitzen, aparkaleku gehiago sortzen, ur estolderiak banatzen eta etxeen arteko argindar kableak lurperatzen ari dira.