Dani Mateoren bakarrizketa saioa ekainera atzeratu dute

Julene Frantzesena 2022ko urt. 5a, 09:14

Umoregileak ekainaren 4an, zapatua, eskainiko du emanaldia, Soreasu antzokian, 20:30ean hasita. Oraindik eskura daitezke sarrerak, hemezortzi eurotan.

Dani Mateo urtarrilaren 15ean eskaintzekoa zen bakarrizketa saioa hainbat hilabetez atzeratu du Vitamin Produccionesek. Horrenbestez, umoregileak ekainaren 4an, zapatua, eskainiko du emanaldia, Soreasu antzokian, 20:30ean hasita. Bakarrizketarako sarrerak salgai daude oraindik ere, hemezortzi euroren trukean.