Peru krokodiloaren abenturez gozatu dute haurrek eta helduek Soreasun

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 4a, 19:33

Kantu Kolore taldeak Peru krokodiloa ikuskizuna eskaini du gaur arratsaldean Soreasu antzokian, eta jende ugari bertaratu da emanaldiaz gozatzera. Bertan, Peru krokodiloaren eta haren lagunen abenturak kontatu dituzte, kantuz eta dantzaz lagunduta.

Peru krokodiloa ikuskizuna eskaini du gaur arratsaldean Kantu Kolore taldeak Soreasu antzokian, 18:30ean hasita. Jende ugari, haur zein guraso, bertaratu da antzokira dantzaz eta abestiz osatutako emanaldiaz gozatzera, eta halaxe egin dute. Peru krokodiloaren abenturak kontatu dituzte gaurko emanaldian, baita haren lagun Ari, Miel eta gainontzekoen abenturak ere. 

(Argazkiak: Ihintza Elustondo)