Sansebastianak 2022

Danborradarik izango den ziurgabetasunez, zuzendari txikiek entseguak egin dituzte

Julene Frantzesena 2022ko urt. 4a, 19:22

Aurtengo San Sebastian jaietan danborradarik izango den erabakitzeke badago ere, azken egunotan hainbat entsegu egin dituzte umeen danborradan aterako diren zuzendariek. Unai Frantzesenaren gidaritzapean egin dituzte saioak, Udal Musika Bandak Soreasuko eraikinean duen lokalean. Orotara, lau entsegu egin dituzte –abenduaren 23an, 28an, 30ean eta gaur–, eta gaurkoa izan da horietan azkena.

Hona hemen entseguaren zati bat, bideoan: