Urtarrileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Iñaki Alberdi pilotuaren ibilbidea

Aste honetan hasiko da Uztarria komunikazio taldea 2022ko urtarrileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Askotariko gaiak eta edukiak jaso ditu Uztarriak labetik ateratzear den alean, eta horietako bat da Iñaki Alberdi pìlotuaren inguruko erreportajea. Aldizkariaren aurrerapen bideoa da honako hau. 

Iñaki Alberdik ia bizitza osoa darama automobilismoari lotuta, hori baita haren zaletasunik kuttunena. Gaztetxoa zela hasi zen autoen munduan murgiltzen, eta gaztetan ekin zion txapelketetan parte hartzeari. Ordutik hona ez du etenik egin, eta oraingoz ez du zaletasuna baztertzeko asmorik. Besteak beste, bere ibilbideaz, bidelagunez, unerik gozoenez eta azken urteetako joerez aritu da Alberdi Uztarriarekin urtarrileko aldizkarirako.  

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide