Eskualdeko langabetuei zuzendutako iturgintza eta elektrizitate tailerretan izena eman daiteke oraindik ere

Julene Frantzesena 2022ko urt. 5a, 08:00

Urola Erdian ElkarEkinez UE3 izeneko proiektuaren barruan antolatu ditu ikastaroak Iraurgi Berritzenek. Bi ikastaroetako saioak Azkoitian izango dira, urtarrila eta martxoa bitartean.

Iraurgi Berritzenek hainbat ikastaro antolatu ditu zaurgarritasun egoeran dauden edo hala egoteko arriskuan diren langabetuei zuzendutako Urola Erdian ElkarEkinez UE3 izeneko proiektuaren barruan. Horietako bitan izena emateko aukera dago oraindik ere; hain zuzen ere, lehen mailako iturgintzakoan eta bigarren mailako elektrizitatekoan.

Bi ikastaroetako saioak Azkoitian izango dira. Iturgintzakoak urtarrilarren 10etik martxoaren 3ra bitartean egingo dituzte, eta orotara, 180 orduko ikastaroa gauzatuko dute ikasleek. Elektrizitate ikastaroko saioak, berriz, urtarrilaren 10etik otsailaren 25era egingo dituzte (17o ordu). Horietan izena emateko aukera dute herritarrek, 688 873 589 (Sandra) edo 688 758 494 (Maite) telefono zenbakira deituta.

Eskualdeko ehun pertsonari lan munduratzeko ibilbideak ahalbidetuko dizkie Urola Erdian ElkarEkinez UE3 proiektuak; izan ere, besteak beste, eskumen teknikoak nahiz oinarrizkoak ez ezik, lanbide ziurtagiria ere eskuratuko baitute programaren barruan antolatu dituzte bederatzi ikastaroetan parte hartzen duten herritarrek.