Uztarriaren zozketak

Zozkatu ditu Uztarriak 2022ko bi Kultur Bonoak

Uztarria.eus 2022ko urt. 4a, 12:48

Ane Goenagak eta Maixol Muguruzak eskuratu dituzte Kultur Bonoak, eta Kulturazek antolatutako emanaldiez gozatzeko aukera izango dute.

Uztarriak bazkideen artean zozkatu ditu 2022ko bi Kultur Bonoak, eta irabazleak Ane Goenaga eta Maixol Muguruza izan dira. Kultur Bonoaren bidez, Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian eta Dinamoa sormen gunean antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen dute Kulturazek eta Azpeitiko Udalak, besteak beste, hamar kontzertu, sei antzerki edo dantza emanaldi, umeentzako sei ikuskizun –heldu bat eta ume bat– eta hamar pelikula.

Kulturaz.eus webguneko agenda atalean kontsultatu ahal izango da zein ekitalditan balio izango duen bonoak. Hau da, Kultur Bonoa erabil ahal den ekitaldiek ikur bat izango dute, bonoa dutenentzako jakingarri gisa. Datorren urteko kultur bonoak, gainera, izango du berritasun bat. 2022ko Kultur Bono bakoitzarekin ekitaldiko sarrera bakarra hartu ordez, gehienez lau sarrera hartu ahal izango dira. 

Jada hainbat ekitaldi iragarri ditu Kulturazek 2022rako: Unidad Alavesa, Arah, Birritan Bortxatua, Dani Mateo, Vulk eta Tatxers, El Drogas, Desakato...