Azken txanpan da #75tontor erronka

Julene Frantzesena 2022ko urt. 4a, 10:11
Urko mendia.

Asko dira hilabetez hilabete erronka jarraitzen ari diren herritarrak, eta urtarrilean Urko (795 metro), Altzegi (1.015 metro), Pagasarri (671 metro) eta Xoldoka gaina (486 metro) igo ahal izango dituzte horiek.

Lagun Onak Mendi Bazkunak 75. urtemugaren harira antolatutako #75tontor egitasmoa iritsi da bukaerara. Hain zuzen ere, azken txanpan da egitasmoa, eta urtarrilerako lau mendi proposamen egin ditu elkarteak. Asko dira hilabetez hilabete erronka jarraitzen ari diren herritarrak, eta urtarrilean Urko (795 metro), Altzegi (1.015 metro), Pagasarri (671 metro) eta Xoldoka gaina (486 metro) igo ahal izango dituzte horiek.