Mairu eta Antuxunatapatx musika taldeen emanaldiak izango dira zapatuan

Julene Frantzesena 2022ko ots. 1a, 08:04
Mairu musika taldea kontzertu batean. (Mairu)

Sanagustin kulturguneko agertokian izango dira bi taldeak, Arkupehotsak egitasmoa tarteko. 19:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrera doakoa izango da.

Arkupehotsak egitasmoaren barruan, bi kontzertu izango dira zapatuan. Sanagustin kulturguneko agertokian izango dira Mairu eta Antuxunatapatx taldeak, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, eta edukiera muga bete arte sartu ahal izango dute herritarrek kulturgunera.

Neo folk eta mantra estiloko doinuak sortzen ditu Ziburuko (Lapurdi) Mairu taldeak. Antuxunatapatx Lasarte-Oriako taldea da, eta musika eklektikoa eskaintzen du.

Bi taldeek urtarrilaren hasieran eskaini behar zuten kontzertua Azpeitian, baina bertan behera gelditu ziren zuzenekoak orduan.