Ireki dute Ilunpen izena emateko epea, eta hurrengo astean ekingo diete entrenamenduei

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 3a, 19:53

Klubean aritu nahi dutenek datozen egunetan egin beharko dute izen-ematea Luba aholkularitza bulegoan. Pilota elkartean jarraitzeko asmoa dutenek ez dute berriro izena eman beharrik izango. Dagoeneko zehaztu dituzte adinaren araberako entrenamenduen ordutegiak. 

Dagoeneko eman daiteke izena Ilunpe pilota elkartean. Hain zuzen, urte berriarekin batera, urtarrilaren 1ean ireki zuen Ilunpek klubean izena emateko epea, eta zabalik izango da urtarrilaren 31a arte. Horrenbestez pilota elkartearekin entrenatu eta bertan aritu nahi dutenek datozen egunetan egin beharko dute izen-ematea. Horretarako Luba aholkularitza bulegotik pasatu beharko dute, izen-emate orria betetzeko. Pilota elkartean jarraitzeko asmoa dutenek, aldiz, ez dute izen-ematea berriro egin beharko.

Urtero bezala, adinaren araberako taldeak egingo ditu Ilunpek, eta dagoeneko zehaztu dituzte entrenamenduen egunak eta orduak. Hona hemen Ilunperen entrenamenduen ordutegiak, adinaren arabera: 

Astelehenetan:

18:00etan, infantilak (2008-2009 urteetan jaiotakoak). 

Asteazkenetan: 

16:00etan, kadeteak (2006-2007 urteetan jaiotakoak).
17:00etan, jubenilak (2004-2005 urteetan jaiotakoak).
18:00etan, alebinak (2010-2011 urteetan jaiotakoak).

Ostegunetan:

18:00etan, benjaminak (2012-2013 urteetan jaiotakoak).

Larunbatetan:

10:00etan, aurre-benjaminak (2014-2015 urteetan jaiotakoak).