Arazo teknikoak direla eta, bihar ez da eski simulatzailerik izango

Anartz Izagirre 2022ko urt. 1a, 20:18

Udalak azaldu duenez,  makina matxuratu egin da eta gaur eta bihar jartzekoak ziren eski simulatzailea ez da egongo. Ekintza beste une batean egiteko konpromisoa hartu du erakundeak.

Azpeitiko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako, eta gaur zein bihar eski simulatzailea jarri behar zuten plazan. Erakundeak adierazi duenez, ordea, makina matxuratu egin da, eta ekintza bertan behera gelditu da arazo tekniko horrengatik. Hala eta guztiz ere, eski simulatzailea beste une batean jartzeko konpromisoa hartu du udalak.