2021ean Uztarria.eus-en gehien irakurri diren albisteen zerrenda

Uztarria.eus 2022ko urt. 1a, 09:00
Corrugados Azpeitiaren kanpoaldea.

2021a ere COVID-19aren pandemiak jotako urtea izan da, baina Azpeitian izan dira bestelako albisteak ere. Uztarria.eus-ek horien berri eman du urte guztian zehar, baina batez ere, Luis Enrique Sorianoren heriotza salatzeko Elkar-ekinek kaleratutako gutunak nahiz Corrugadosen aferak piztu dute herritarren interesa.

Honako hauek dira bukatu berri den urtean webgune honetan gehien irakurri diren albisteak:

1.- Elkar-ekinen gutuna: 'Inor ez ahanzturan, Luis Enrique Soriano gogoan.

2.- Lau atxilotu, bart Azpeitian izandako istiluetan.

3.- Ehunka herritarrek salatu dituzte atzoko atxiloketak eta "jazarpen poliziala".

4.- Plaza bete jende Nagore Alkorta alkatearen aldeko ekitaldian.

5.- Azpeitiko EAJk Corrugadosen proiektuaren "dokumentazio guztia" kaleratu du.

6.- Nagore Alkorta alkateari babesa adierazteko ekitaldia egingo dute larunbatean.

7.- Langile bat hil da Mendiaraiz enpresan izandako istripuan.

8.- Sua piztu da Irurena enpresan.

9.- Arantxa Isart eta Peio Aizpururen gutuna: 'Horrela ez'.

10.- Nagore Alkorta alkatearen gutuna: 'Nire loari ez dizkio orduak kentzen egia esateak'.