Oinezkoentzako ireki dute jada Loiolako Inazio Hiribideko 34. eta 36. zenbakien arteko zatia

Anartz Izagirre 2021ko abe. 30a, 15:51
Loiolako Inazio Hiribideko 34. eta 36. zenbakien arteko zatia. (Azpeitiko Udala)

Udalak azaldu duenez, oraindik ez dituzte bertan egin beharrako lanak amaitu, baina bidea dagoeneko irekita dago oinezkoentzat.

Azpeitiko Udala Loiolako Inazio Hiribideko 34. eta 36. zenbakien arteko zatia berritzen ari da, eta gaur adierazi dutenez, dagoeneko irekita dago zati hori oinezkoentzat, nahiz eta oraindik lanak ez dituzten amaitu. Azpeigitura sareak egokitzeaz gain, urbanizazio lanak egin dira, herritarren irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Construcciones Moyua enpresa da lan horiek gauzatzen ari den enpresa, eta udalak 255.885,49 euroko inbertsioa egin du horretarako.