Zabaldu dute haurrentzako Gabon parkea

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 27a, 12:03

Gaur zabaldu dute Gabonetako parkea, Izarraitz pilotalekuan. Ostegunera bitartean izango da irekita, 09:45etik 20:00etara bitartean.

Haurrentzako Gabon parkea zabaldu dute gaur, Izarraitz pilotalekuan. Hain zuzen ere, puzgarrietan salto egiteko nahiz askotariko jolasetan aritzeko aukera izango dute herriko haurrek, ostegunera –abenduak 30– bitartean. Egun horietan, 09:45etik 20:00etara izango da irekita parkea, eta sarrera bi euro ordaindu beharko da. Txandaka antolatuko dute parkea: lehen txanda, 09:45etik 10:45era bitartekoa, aniztasun funtzionala duten umeentzako izango da, eta gainerako txandek ere denbora tarte bera izango dute. Udalak azaldu duenez, osasun egoera aintzat hartuta aukeratu dituzte parkean diren jolasak, eta txandatik txandara bitartean, eremua aireztatu eta desinfektatuko dute.