Olentzeroren eta Mari Domingiren Urrestillako etorrera, bideoan

Urtzi Oteiza 2021ko abe. 25a, 10:46

Olentzero eta Mari Domingi Urrestillara ere iritsi ziren atzo, Gabon egunez. Idi parea tiraka zutela, gurdian etorri ziren, herritarrek eskuetan zituzten zuziek argiztatuta. Ondoren, plazan egin zuten geldialdia, eta han, suaren bueltan elkartu eta kantuan aritu ziren herritarrak. Jende ugari bertaratu zen, eta giro polita sortu zen Urrestillan.