Gabon eskea eta Olentzero nahiz Mari Domingiren etorrera, Urrestillan

Gabon egunez, hainbat eta hainbat urrestildar atera ziren Gabon eskean. Iluntzean, Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria egin zieten herriko plazan.

Urrestillan Gabon egunez ohikoa den moduan, Gabon eskean atera ziren atzo hainbat eta hainbat herritar. Musikaz lagundurik, baserriz baserri eta etxez etxe aritu ziren kantuan, bazter guztiak alaituz. Iluntzean, berriz, Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria egin zieten plazan, eskuetan argiak hartuta zituztela. Jende ugari bertaratu zen haiek agurtzera, eta giro polita sortu zen herritarren artean.

(Argazkiak: Ibon Garmendia)

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide