Xake txapelketarekin hasiko dira gaur Gaztetxeak Gabonetarako antolatutako ekintzak

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 23a, 08:15
Azpeitiko Gaztetxea.

Xake txapelketa, film emanaldia, hitzaldia eta graffiti tailera antolatu dituzte gaurtik urtarrilaren 5era bitarterako. Gaurko txapelketa 16:00etan hasiko da, eta 14.30etik 15:30era egin beharko da izen-ematea. 

Azpeitiko Gaztetxeko kideek hainbat ekintza antolatu dute Gabonetako opor garairako, eta gaur hasiko dira antolatutako jarduerekin. Xake txapelketa egingo dute gaur, osteguna, 16:00etan hasita, Gaztetxean bertan. Txapelketan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, 14:30etik 15:30era jarriko duten mahaian. 

Abenduaren 27an La Haine filmaren emanaldia eskainiko dute, 19:00etan hasita. Urtarrilaren 3an, 11:00etatik aurrera, Gabonetan tregoarik ez hitzaldia eskainiko dute.  Urtarrilaren 5ean amaituko dute antolatutako egitaraua, graffiti tailerrarekin. Ikastaroa 11:00etan hasiko da, eta nahi duen ororentzat egongo da zabalik.