Azpeitiarren doinuak

Fernando Alberdiren euskal kanta gogokoenak

Fernando Alberdi. (Aitziber Arzallus)

Udan hasitako Azpeitiarren doinuak seriea berreskuratu eta osatzen jarraituko du Uztarriak Gabonetako oporraldian. Gaurtik hasita, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasoko ditu webgune honetan. Hasteko, hau da Fernando Alberdi izozkigileak osatu duen zerrenda.

  • Triste bizi naiz eta eta Din-Don

"Pixka bat sentibera jarri naiz. Triste bizi naiz eta [hemen, Txomin Artolaren bertsioan] eta Din-Don [Exkerra anaiena hautatu du Alberdik, baina Oskorriren bertsioa da honakoa], biak, nire amak kantatzen zituen, gitarrarekin".

  • Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete)

"Musikalki, doinua, dena. Zoragarria da, maisulana. Euskal Herriko musikaren zerrenda batean ezin du hutsik egin kanta honek, eta zerrenda horren lehenengotako postuan egon beharko litzateke, gainera, lehen tokian ez esateagatik".

  • Lo ez Mexikon (Egan)

"Egan taldearen edozein kanta jar nezakeen hemen. Plazan bizi nintzeneko oroitzapenak ekartzen dizkit Eganen musikak, ez zidaten lo egiten uzten".

  • Nirekin (Gozategi)

"Gozategiren kanta honek Charles Chaplin tabernan lanean aritu nintzen garaiak gogorarazten dizkit".

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide