Karmelo Etxegaraiko ikasleek Uztarriaren egoitza bisitatu dute

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 15a, 11:51
Gaur Uztarriaren bulegoan izan diren ikasleetako batzuk. (Mailo Oiarzabal)

Duela bi aste beste ikaskide batzuk bezala, Uztarriaren egoitzan izan dira gaur goizean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako hainbat ikasle. Uztarriaren ibilbideaz azalpenak jaso dituzte ikasleek erredakzioko kideen eskutik, baita Urolako Komunikazio Taldeak –tartean Uztarriak– kaleratzen dituen produktuen eta horiek egiteko ekoizpen prozesuen gainekoak ere, eta Uztarriako kideek ikasleek egindako hainbat galdera ere erantzun dituzte.