Ohi bezala egingo dute azoka datorren asteartean

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 15a, 15:04
Ohi bezala egingo dute azoka, plazan. (Maialen Etxaniz)

Hurrengo asteartea, abenduak 21, Santo Tomas eguna izango da, baina jaiak bertan behera utzi dituztenez, ohiko azoka egingo dute egun horretan. 

Santo Tomas eguna ospatu ohi da abenduaren 21ean, baina bigarren urtez jarraian, aurten ez dute festa ofizialik antolatu, COVID-19ak azken aldian Azpeitian izan duen hedapena tarteko.  Hori dela eta, datorren asteartean, hilak 21, ohi bezala egingo dute asteroko azoka, plazan.