Uztarriaren zozketak

Bi Kultur Bono zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2021ko abe. 20a, 10:50

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, eta datorren ostegunean, abenduak 23, 12:00ak arte parte hartu ahal izango da zozketan.

Uztarria Komunikazio Taldeak bi Kultur Bono zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko, abenduak 23, 12:00ak arte izango dute zozketarako izena emateko epea zabalik. Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (irabazlea bazkide den egiaztatuko du Uztarriak).

Hamaika abantaila

Kultur Bonoaren bidez, Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian eta Dinamoa sormen gunean antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen dute Kulturazek eta udalak, besteak beste, hamar kontzertu, sei antzerki edo dantza emanaldi, umeentzako sei ikuskizun –heldu bat eta ume bat– eta hamar pelikula. Kulturaz.eus webguneko agenda atalean kontsultatu ahal izango da zein ekitalditan balio izango duen bonoak. Hau da, Kultur Bonoa erabil ahal den ekitaldiek ikur bat izango dute, bonoa dutenentzako jakingarri gisa. Datorren urteko kultur bonoak, gainera, izango du berritasun bat. 2022ko Kultur Bono bakoitzarekin ekitaldiko sarrera bakarra hartu ordez, gehienez lau sarrera hartu ahal izango dira. 

Jada hainbat ekitaldi iragarri ditu Kulturazek 2022rako: Unidad Alavesa, Arah, Birritan Bortxatua, Dani Mateo, Vulk eta Tatxers, El Drogas, Desakato...