Gabonetako apaingarriak sortzeko tailerra antolatu dute Ekoetxean

Nerea Uranga 2021ko abe. 9a, 10:12

Familiei zuzendutako eskulanetako bi tailer antolatu ditu Ekoetxeak abenduaren 12rako eta 19rako. Oraingo honetan, gabonetako apaingarriak sortuko dituzte.

Gabonetako apaingarriak sortzeko bi saio egingo dituzte hil honetan Ekoetxean. Familiei zuzendutako saioak izango dira datorren bi igandeetarako antolatutakoak; abenduaren 12an izango da aurrenekoa, eta hilaren 19an bigarrena. Biak 11:00etan hasiko dira, eta doan da parte hartzea.

Apaingarriak sortzeko tailerretan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da Ekoetxean, 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edota museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora idatzita.