'Espazioen gaineko langile kontrola' jardunaldia egin du Errakik Azpeitian

Anartz Izagirre 2021ko abe. 6a, 15:00

Atzo eta herenegun hainbat solasaldi egin zituzten Esklabetan eta Gaztetxean, baita manifestazioa ere herriko kaleetan zehar, Askatasun politikoak defendatu, langile kontrolpeko espazioak hedatu! lelopean.

Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak antolatuta, Espazioen gaineko langile kontrola jardunaldia izan da asteburuan Azpeitian. Bi egunetan hainbat solasaldi eskaini dituzte Esklabetan zein Gaztetxean, eta besteak beste, Euskal Herriko okupazio mugimendua, etxebizitzaren inguruko arazoa eta jabetza pribatuaren defentsa mekanismoak izan dituzte aztergai hitzaldi horietan. Bestalde, herriko kaleetan zehar manifestazioa ere egin zuten atzo Askatasun politikoak defendatu, langile kontrolpeko espazioak hedatu! lelopean.

(Argazkiak: Erraki)