Amaitu dute Sanjuandegiko pasabideko mural berria

Anartz Izagirre 2021ko abe. 5a, 15:23

Emakumeen Mahaiak antolatu zuen muralaren margoketa Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, eta hainbat herritarrek parte hartu dute bertan.

Sanjuandegiko pasabideko mural berria prest dago joan den ostiraletik. Izan ere, Emakumeen Mahaiak han zegoen mural zaharraren gainean berria egiteari ekin zion Indarkeria Matxistaren Kontra Eguneko ekitaldien harira, eta hainbat herritarrek parte hartu dute margoketan. Azaroaren 26an ekin zioten lanari, eta murala ia-ia amaituta utzi bazuten ere, aste honetan egin dizkiote azken ukituak artelanari. Ainara Azpiazu artista hernaniarra izan da muralaren diseinuaz arduratu dena.