Unai Alberdik Euskal Herriko Lau eta Erdiko Elite Txapelketa irabazi du

Anartz Izagirre 2021ko abe. 5a, 11:12
Unai Alberdi eta Oier Canabal, garaikurrarekin. (EEPF)

Ilunpeko pilotaria 22-13 gailendu zen Oberena klubeko Canabalen aurka Aretako pilotalekuan (Laudio, Araba) jokatutako norgehiagokan.

Garaipen gozoa erdietsi du Unai Alberdi pilotari azpeitiarrak. Izan ere, ostiralean, abenduak 3, Euskal Herriko Lau eta Erdiko Elite Txapelketa irabazi zuen Ilunpeko pilotariak Aretako pilotalekuan (Laudio, Araba) jokatutako norgehiagokan. Oberena klubeko Oier Canabal nafarra izan zuen aurkari Alberdik, eta 22-13 gailendu zen haren aurka. 

Partidaren hasieran sei tanto egin zituen Alberdik, baina Canabalek garaipena ez zion erraz jarri azpeitiarrari, eta momentu batean, 16-12 joan ziren markagailuan. Hala eta guztiz ere, Alberdik gogor ekin zuen partidaren azken minutuetan, eta 22-13 amaitu zen partida.

Finalera sailkatzeko partidan, Alberdik 22-16 irabazi zion finalerdia aurreko edizioko txapelduna izan zen Espinali, eta norgehiagoka horretan lortu zuen finalerako txartela.