Bertanen Gabonetako spotaren zati bat grabatu dute Sanagustinen

Anartz Izagirre 2021ko abe. 4a, 15:36

Herritarrei Gabonetako bideoan parte hartzeko deia egin zion Bertanek herritarrei, eta hainbat pertsona bildu dira Sanagustinen horretarako. Laster argitaratuko du bideoa merkatarien elkarteak.

Gabonak ate joka datoz, eta urtero bezala, Bertan merkatien elkarteak Gabonetako spota plazaratuko du sasoi honetan. Bideorako Egan taldearen Bakarrik lo ez abestia moldatu dute, Xabier Saldiasen ahotsarekin eta Ekain Ibarguren aktore gisa jarrita. Merkatariak ere ari dira musikal itxura hartuko duen spotean parte hartzen, eta gaur, zapatua, bideoaren zati bat grabatu dute Sanagustin kulturgunean hainbat herritarren laguntzarekin. Datozen asteetan argitaratuko dute bideoa.