Udaleko Gazteria zerbitzuak itxita egongo dira datozen hiru egunetan

Anartz Izagirre 2021ko abe. 5a, 09:30

Ludotekak, Gazte Informazio Bulegoa eta Gaztelekua itxita egongo dira ostegunera arte.

Abenduko zubia dela eta, Azpeitiko Udalaren Gazteria zerbitzuak itxita egongo dira abenduaren 9ra bitartean.

Hain zuzen ere, Iturritxiki eta Txiki-Txoko ludotekak, Gaztelekua eta Gazte Informazio Bulegoa izango dira itxita egongo diren guneak. Ostegunean, hilak 9, ohiko ordutegia berreskuratuko dute berriro.