Abenduko GUKA magazina

GUKA magazina 2021ko abe. 3a, 22:00

Abenduko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Lucia Lacarra dantzari zumaiarra, Hator Hator Horror Fest ekimena eta noka adizkera. 

Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina. 

Abenduko atalean, Zumaian izan da Mireia Galarza kazetaria, eta Lucia Lacarra balett dantzaria elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Nuarbeko Ibai Eder urtegiko ibilbidea egin du Luix Gurrutxaga nuarbetarra bidelagun.

Ane Olaizola, aldiz, Azkoitian eta Zarautzen izan da, bi herrietan hitanoaren bueltan martxan jarri dituzten ekimenak ezagutzeko. Andoni Elduaienek, berriz, Eusebio Beloki eta Xanti Rodriguezekin jardun da solasean Hator hator Horror Fest ekimenari buruz.

Hemen ikus daitezke orain arte GUKA magazinean egindako bideo guztiak.