Bigarren urteurrena ospatzeko egitaraua prestatu du Haginpek

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 2a, 15:03
Katarsia taldea, Zestoako Gaztetxean emandako kontzertu batean. (Zestoako Gazte Asanblada)

Gaurtik zapatura hainbat ekintza izango dira plazako tabernan, tartean Raimundo el Canasteroren eta Katarsiaren kontzertuak.

Plazako arkupeetako taberna bi urte betetzear dela eta, urtemuga hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte Haginpe kooperatiba elkartekoek gaurko, biharko eta etzirako. Zuzeneko musikak tartea izango du ospakizun egitarauan. Bihar, Raimundo el Canasterok kontzertua emango du 22:00etan; eta zapatuan, Katarsia taldeak eskainiko du kontzertua 18:00etan, eta ondoren DJ Aztakolek girotuko du festa.

Hau da Haginpekoek egunotarako prestatu duten egitaraua:

Gaur, osteguna

  • Pintxo poteoa, urdaiazpiko ebakitzailearekin.

Bihar, ostirala

  • 19:00. Izar-Haitz garagardo dastaketa.
  • 22:00. Kontzertua: Raimundo el Canastero.

Etzi, zapatua

  • 18:00. Kontzertua: Katarsia.
  • Ondoren, DJ Aztakolen emanaldia.
  • 00:00. Brindisa.
Erlazionatuak

Azpeitiko Udalaren jarreraren aurrean

Julen Iparragirre, Mikel Maiz, Iosu Mendiluze eta Xuban Salegi (Haginpe kooperatiba elkartea) 2021 abe 02 Azpeitia