Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek Herri Eskolak antolatu dituzte biharko

Julene Frantzesena 2021ko abe. 5a, 08:32
Iazko Herri Eskolen barruan Gaztetxean egin zuten saioa.

Azpeitian egingo dituzte eskolak goizean, eta ondoren, bazkaria eta kontzertua ere izango dira.

Bihar, abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren eguna izango da, eta Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek Herri Eskolak antolatu dituzte. Azpeitian egingo dituzte eskolak goizean, eta ondoren, bazkaria eta kontzertua ere izango dira.

Zehazki, Trantsizioaren garaia, garaiotan izenburupean hitzaldia izango da, 11:30ean hasita, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Ondoren, 14:00etan, bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta segidan, 17:00etan, kontzertu akustikoaz gozatu ahal izango da bertan.