Saltokien hondakin bilketan aldaketak izango dira datozen egunetan

Ihintza Elustondo 2021ko abe. 2a, 12:22

Abenduaren 6an eta 8an, astelehenean eta asteazkenean, 10:00etan bilduko dituzte merkatarien hondakinak.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, saltokien atez ateko hondakin bilketan aldaketak izango dira datozen egunetan. Hain zuzen ere, abenduaren 6an eta 8an, astelehenean eta asteazkenean, 10:00etan bilduko dituzte mota horretako hondakinak. Beraz, merkatariek ordu horretarako atera beharko dute zaborra.