Bertan behera utzi dituzte Elosiagako Santa Luzia jaiak

Julene Frantzesena 2021ko abe. 2a, 10:47
2018ko Santa Luzia eguneko irudi bat.

Osasun egoera tarteko erabaki dute antolatzaileek aurtengo jaiak ere bertan behera uztea. Santa Luzia egunaren bueltan ospatu ohi dituzte festak Elosiagan.

Santa Luzia egunaren bueltan jaiak ospatu ohi dituzte Elosiaga auzoan, baina aurten ere ez da horrelakorik izango. Izan ere, oraintsu arte festak ospatzeko asmoa bazuten ere, osasun egoera tarteko, horiek bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.