Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen aldeko aldarria, plazara

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 1a, 20:15
Gaur arratsaldeko elkarretaratzea. (Mailo Oiarzabal)

Lan, pentsio eta bizi baldintza duinak aldarrikatzeko eta "urteetako borrokaren ondorioz irabazitako eskubideen murrizketarik" ez dutela onartuko adierazteko mobilizazioak egin dituzte gaur Euskal Herriko hainbat herritan, ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta.

Azpeitia izan da herri horietako bat. 19:00etan hasita, 30 bat lagunek egin dute bat aipatutako sindikatuek eta tokian tokiko beste hainbat eragilek –Azpeitian, Elkar-ekinek– egindako deialdiarekin, eta ordu laurdeneko elkarretaratzea egin dute plazan.