2022ko udal aurrekontua onartuko dute gaur udalbatzarrean

Anartz Izagirre 2021ko abe. 2a, 08:45

Beste hainbat puntu ere izango dituzte hizpide; esaterako, Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana onartuko dute. 19:00etan izango da bilkura.

Urteko azken ohiko osoko bilkura egingo dute gaur, osteguna, Azpeitiko udal ordezkariek. Udaletxeko areto nagusian izango da batzarra, 19:00etan hasita.

Hainbat puntu izango dituzte hizpide gaurkoan, eta gai nagusiena 2022ko udal aurrekontuak izango dira, gaur onartuko baitituzte horiek. Azaroaren 11n adierazi zuen Udal Gobernuak aurrekontuak osatzeko herritarren ekarpenak jasotzen hasi zela, eta azaroaren 26ra bitartean izan zen horretarako aukera. Datorren urteko aurrekontuen helburu nagusiak "gizarte babesa eta ekonomia" izango direla ere azpimarratu zuen Nagore Alkorta alkateak.

Horrez gain, beste hainbat puntu ere izango dituzte hizpide udalbatzarrean; esaterako, bihar izango den Euskararen Eguneko adierazpena bozkatuko dute.

Hona hemen gaurko udalbatzarrean landuko dituzten puntu guztiak:

1.- Udalbatzak 2021eko azaroaren 2an egindako akta onartzea.

2.- 2022. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

3.- Azpeitiko HAPOren aldaketa puntuala H.E. 2 Garmendialde eremuaren banuan, 2.1. Perdillegi azpieremurako eta A.D.2.3 San Martin zuzeneko jarduketarako lurzatirako.

4.- Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana onartzea.

5 .- 2021eko Euskararen Nazioarteko egunerako adierazpena.

6.- Alkatetzak 2021eko ekainean emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Alkatetzak 2022ko azaroaren 23an emandako ebazpenaren berri ematea: 2021eko aurrekontuan 7. kreditu aldaketa.

8.- EAJren udal taldeak aurkeztu duen Jaso nahiko genukeena eskaintzea mozioa.

9.- Bilduren udal taldeak aurkeztu duen interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruzko mozioa.

10.- Galderak eta erreguak.