Urtarrileko ikastaroen berri eman du KZguneak

Mailo Oiarzabal 2021ko abe. 1a, 09:02
Azpeitiko KZgunea.

Aurrez aurrekoak, urrunekoak zein bideokonferentziaz emango dituzte ikastaroak; 35 izango dira guztira, eta horietatik 11 euskaraz. Izena eman nahi dutenek irekita dituzte ohiko bideak.

Azpeitiko KZguneak 2022ko urtarrilerako prestatu duen ikastaroen eskaintzaren berri eman du, baita ikastaro horietan izena emateko epea ireki ere. Guztira 35 ikastaro emango dituzte, eta horietatik 11 izango dira euskaraz. Honako hauek, hain zuzen:

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamalu ordu.
  • Urtarrilaren 3tik 13ra, 11:00etatik 13:00etara.

- Androiden mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 14tik 17ra, 09:00etatik 11:00etara.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamalu ordu.
  • Urtarrilaren 21etik 31ra, 16:00etatik 18:00etara.

- Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 3an eta 4an, 18:00etatik 20:00etara.

- Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Urtarrilaren 19an, 16:00etatik 18:00etara.

- Zure bidaia planifikatu

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.

- Musika aplikazioak zure smartphonean

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 4an eta 5ean, 16:00etatik 18:00etara.

- Ofimatika orokorra. LibreOffice

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Urtarrilaren 3tik otsailaren 2ra.

- Google aplikazioak zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hemezortzi ordu.
  • Urtarrilaren 18tik 31ra, 11:00etatik 13:00etara.

- Ikasi HTML programatzen

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Urtarrilaren 10:00etik 26ra.

- Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Urtarrilaren 27an eta 28an, 09:00etatik 11:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.