GUKA magazinaren abenduko atala, ostiralean ikusgai

22:00etatik aurrera ikusi ahal izango da GUKA magazinaren atal berria UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Nuarbeko Ibai Eder urtegian egindako ibilbidea ikusteko aukera izango da ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko hirugarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Uztarria.eus-en. Besteak beste, Lucia Lacarra ballet dantzari zumaiarrari egindako elkarrizketa, hitanoari buruzko erreportajea eta Urrutira joan gabe atalean Nuarbeko Ibai-Eder urtegian egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA magazina. Honako hau abenduko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide