Anbulatorioko sarrerako atea ez da erabilgarri izango hainbat egunetan

Julene Frantzesena 2021ko aza. 29a, 11:59
Azpeitiko anbulatorioaren kanpoaldea.

Ate horretan egokitzapen lanak egin behar dituztela eta, eraikinaren alboko atetik sartu beharko dute herritarrek osasun zentrora. Abenduaren 3tik 8ra egingo dituzte lanok.

Abenduaren 3tik 8ra ez da erabilgarri izango anbulatorioaren sarrera nagusia, eta beraz, sei egun horietan, eraikinaren aldameneko atetik sartu beharko dute herritarrek hara. Osasun zentroko sarrera egokitzeko lanak egingo dituztelako izango da ate aldaketa.