%91,56 da Ibai-Eder urtegiaren betetze maila

Julene Frantzesena 2021ko aza. 29a, 11:45
Ibai-Eder urtegiko artxiboko irudi bat.

Iaz sasoi honetan baino beteago dago urtegia; izan ere, %69,96 orain urtebeteko betetze maila. Gipuzkoako gainerako urtegietako datuekin alderatuta, Nuarbekoa da betetze maila altuenetakoa duena. 

Egun euritsuak ari dira izaten azken boladan, eta horrek eragina izan du Nuarbeko Ibai-Eder urtegian ere. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak gaur eguneratu dituen datuen arabera, %91,56 da Ibai-Ederren betetze maila. Iaz sasoi honetan baino beteago dago urtegia; izan ere, %69,96 orain urtebeteko betetze maila. Azken urteei begiratuta, berriz, duela bi urte aurten baino zertxobait beteago zegoen Nuarbeko urtegia: %92,17 zen maila.

Gipuzkoako gainerako urtegietako datuekin alderatuta, Nuarbekoa da betetze maila altuenetakoa duena. Debabarrenako Aixola da maila altuena duena, %101,49, baina haren atzetik da Ibai-Eder. Legazpiko Barrendiola (%87,62) eta Beasaingo Arriaran (%83,83) ere betetze maila altuan dira.