Mendi ura pilatu da Soreasu eta Madalena inguruetan

Julene Frantzesena 2021ko aza. 29a, 10:05

Atzo iluntzean mendi ur ugari pilatu zen Soreasu eta Madalena auzoen inguruetan. Uztarria.eus-ek jaso duen bideoan ikus daitekeenez, ur jario ederra iritsi zen menditik barrena Soreasura, eta putzu ikaragarriak sortu ziren.