Handi datoz urak, baina uholde arriskurik ez oraingoz

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 28a, 14:21

Ostegunetik hainbat neurri hartu ditu Azpeitiko Udalak ibaiak gehien hazten diren lekuetan, baina ez du martxan jarri uholdeen kontrako protokoloa, oraingoz arriskurik ez dagoela iritzita.  

Azken egunotan euriak ez du etenik izan, eta Urola ibaia hazita dator. Dena den, oraingoz ez dute aktibatu uholdeen kontrako protokoloa. Hori bai, joan den ostegunetik hainbat neurri hartu ditu Azpeitiko Udalak ibaiak gehien hazten diren lekuetan. Madalenako Ospitale Zaharraren ingurua, esaterako, bidea itxita dago autoentzat. 

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren iragarpenaren arabera, euria egiten jarraituko du datozen orduetan ere.