Dena prest, Azpeitiko Rallysprinterako

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 27a, 13:08

Eguraldiari begira hasi dute eguna probaren antolatzaileek, eta ez da gutxiagorako. Izan ere, euriak ez du atsedenik eman, eta elurra iritsi da Urrakira. Goizean zehar egin dituzte autoen egiaztapen teknikoak epaitegiaren aurreko plazan, eta 14:00etan hasiko da proba. Sari banaketa, aldiz, 18:30 aldera egitea aurreikusten dute antolatzaileek. 

Azpeitiko Rallysprintaren XXI. edizioa jokatuko da gaur, eta Lagun Artea eskuderiakoek dena prest dute dagoeneko. Eguraldiari begira hasi dute eguna probaren antolatzaileek, eta ez da gutxiagorako. Izan ere, euriak ez du atsedenik eman, eta elurra iritsi da Urrakira. Hain zuzen, hainbat urteren ostean, Urrakira itzuliko da Azpeitiko Rallysprinta, eta Goiatz eta Azpeitia arteko ohiko ibilbidean jokatuko dute proba. Goizean zehar egin dituzte autoen egiaztapen teknikoak epaitegiaren aurreko plazan, eta 14:00etan hasiko da proba.

Orotara, 28 gidari eta kopilotu daude parte hartzeko izena emanda, eta horietako asko errezildarrak eta azpeitiarrak dira. Rallysprinten Euskal Txapelketako azken proba puntuagarria izango da gaurkoa. Oraingoz Iokin Agirre azpeitiarra doa sailkaparen buruan, eta bigarren Gurutz Agirretxe errezildarra.  14:00etan ekingo diote lehen mangari, eta aurreikuspenen arabera, sari banaketa ekitaldia 18:30 aldean egingo dute, epaitegiaren aurreko plazan.