Amaitu da Gaztetxeko boxeo ikastaroa

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 27a, 11:39

Bi saio eginda, atzo bukatu zuten Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako boxeo ikastaroa. Ostiralez egin dituzte tailerrak, eta antolatzaileen arabera, "oso harrera ona" izan dute. 

Azpeitiko Gaztetxeak boxeo ikastaroa antolatu zuen azarorako, eta "harrera oso onarekin" eman diote amaiera. Hain zuzen, bi ostiralez egin dituzte saioak, azaroaren 19an aurrena eta atzo, hilak 26, bigarrena. Bertan, boxeoan aritzeko oinarrizko argibideak irakatsi dituzte, besteak beste, eta antolatzaileek adierazi dutenez, "giro paregabea" sortu da saioetan. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)