Presoen eskubideen alde, hainbat herritar plazara atera ziren atzo

Julene Frantzesena 2021ko aza. 27a, 10:56
Hainbat lagun elkartu ziren atzo plazan. (Azpeitiko Sare)

Atzo, azaroko azken ostirala, hainbat lagun plazan elkartu ziren euskal presoen eskubideen defentsan. Sarek deituta egin zuten elkarretaratzea hileroko legez, Euskal preso eta iheslariak etxera! lelopean.

Azpeitiko Sarek gogorarazi duenez, presoen eskubideen aldeko hainbat egitasmo izango dira datozen asteetan. Hain zuzen ere, abenduaren 24an elkarretaratzea egingo dute, eta abenduaren 31n manifestazioa. Urtarrilaren 8an, berriz, Sarek deitutako manifestazioa izango da Bilbon.